Gatibu: Agur 2015 / Ongi etorri 2016
Euskera / Castellano más abajo
Kaixo lagunok, urtea bukatzear dagoen honetan, Gatibu taldeak eman diguzuen babesa eta rollo ona eskertu nahi dizkizue.
Gure azken lanaren eta kontzertuen arrakasta eta taldea bizitzen ari den momentu gozo hau zuekin konpartitzeko, epe laburrera dauzkagun planak komentatzera gatoz.
Urtarrilaren 2 eta 3an Bilboko Kafe Antzokirako sarrera guztiak laster batean agortu ondoren, urtarrilaren 4ean hirugarren kontzertu bat emango dugula iragartzen dizuegu. Bizkaian egingo ditugun azken kontzertuak izango dira hilabete luze batzuetan, eta zerbait berezia izatea nahi dugu. Bigarren berria Gritando en silencio talde sevillarrarekin egingo dugun bira txikia da.
Datak ondoko hauek izango dira:
2016/03/04 Iruñea (Totem Aretoa)
2016/03/05 Hernani (Oialume Biltokia)
2016/03/19 Sevilla ( Sala Malandar)
2016/04/09 Madrid (Sala Penélope)
Bestalde 2014ean argitaratutako “Euritan dantzan” lanak izan duen harrera ona dela eta, ale gehiagoren berrargitalpena iragartzen dizuegu. Diska atera zenetik gaur arte 12.000 ale saldu dira.