HEINZ ALLÖT
Ander Vidaur donostiarraren bakarkako proiektua da Heinz Allöt, Alemaniara egindako bidaia baten ondorioz sortutako proiektua, hain zuzen ere. Musika akustikoa lantzen du elementu elektronikoekin lagunduta. “Amateur” kanta “Diario de una pandereta” izeneko maketatik aterata dago, non Alex Muñoz (CePuntoBandish), Pozik (3.Nöel) eta Borja de Miguelen (Pano´s Flat) laguntza izan duen.