ALAITZ ETA MAIDER
Alaitz eta Maider Oiartzungo euskal musika taldea izan zen, trikitixa eta panderoa jotzen zituena.
Biografia
1989. urtean, 14 urte zituztela, Alaitz Telletxea (trikitixa) eta Maider Zabalegi (panderoa) oiartzuarrak txapelketetan parte hartzen hasi ziren, era honetan beren heziketa herrikoia zabalduz, fandango, arin arin, porrusalda eta abarrez, plaza edota afariak alaitzen. Tradizioa mamitu zuten arren, kanpoko musika joerak jaso eta entzun zituzten, bereganatu arte, beraienak egin arte.
1991. urtean Joseba Tapiaren laguntzat beren lehenengo maketa grabatu zuten. 1995. urtean berriz,bigarren maketa grabatu zuten.
1997. urtean lehen diskoa kaleratu zuten "Alaitz eta Maider" (Elkarlanean)eta harrera oso ona izan zuen, 25.000 ale saldu baitziren.
1999. urtean bigarren diskoa kaleratu dute "Inshala" (Triki-Elkarlanean).
2002an aurkeztu dute hirugarren diskoa "Auskalo" (Triki-Elkarlanean).
2004. urteko abenduaren 18an, lagun askoz inguratuta, haien azken emanaldia eman zuten Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.