BI KATE
Bi pertsonek osatzen dute talde honen muina, Mikel Kazalis, gitarra, programaketak eta sanplerrak eta Izaskun Forkada, ahotsa eta koreografia. Musika teknoa eta trash-a uztartzen ditu proiektu berri honek. Bide laburra da talde honen lehenengo fruitua estudioan, eta zuzenean, diskoan aipaturiko bikoteaz gain, beste bi pertsonek parte hartzen dute , Amaia Alkorta bigarren dantzaria dugu eta Txesus eszenografiaz arduratzen da.